BIOGRAFIA

EN TOL SARMIENTO

En Tol Sarmiento Arabako herri batean sortu zen 2005. urtean. 18 urte baino gutxiago zituzten eta musikaren inguruan ideia argirik ez.. Taldearen hasierako egitura hurrengoa zen: Bi gitarra, Iñigo eta Kanpi eta bateria atzean Floren. Dena den, Kanpik gitarra berehala albo batera utzi eta baxua hartu zuen, taldeari nolabaiteko musikaltasun hobea emanez. 


Arabar Errioxatik kontzertuak ematen hasi zirenean, Bujo tronpeta-jolea ezagutu zuten, bertan izugarrizko eragina izan zuena. Geroztik, E.T.S.-k etorkizunean jorratuko zuen estilo berri bat hasi zen jotzen: Ska. Hurrengo urtean, 2008an, taldeak berak ekoiztu zuen 'VendimiaSeleccionada', sei abestiz osatutako maketa-diskoa. 2009. urtean Lucas sartu zen taldean, tronboia esku artean zuelarik, taldeak gaur egun mantentzen duen egitura finkatuz: gitarra, bateria, baxua, tronboia eta tronpeta. Arrazoi profesionalengatik, 2011an Bujok taldea utzi behar izan zuen eta bere lekua Ruben Terreros tronpetajoleak hartu zuen.
2012. urtean taldeak lan berria argitaratu zuen. Hacia la Luna izena hartu zuen 13 abestiz osatutako diskoak.2017ko azaroaren 28an, ETS taldeak Ametsetan diskoa atera zuen. Izan ere, bere jarraitzaile leialei eskerrak eman nahi zieten, 11 urtez eman zieten laguntasunarengatik. Disko horretan "Ametsetan" deituriko abesti bat dago, arrakasta handia izan zuena.


Bideo honekin taldeari eta bere sorrerari buruzko hainbat gauza ikasi ahal izango dituzu. 

PARTAIDEAK

Iñigo Etxezarreta

Gitarra / Ahotsa

Ruben Campinun

Baxua / Ahotsa / Koroak

Floren Nuela

Bateria

Jabier Lucas

Tronboia


Ruben Terreros

Tronpeta


Maider Virtus/ Eskutuko eskubide guztiak
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar